2018(e)ko otsailaren 4(a), igandea

BIZIZ IKASI, ULERTU BEHATUZ!!!

HILABETE HONETAKO TAILERRA


Neguan bizi izandakoa ulertu nahian, hotza, euria, izotza, elurra,... Ikastolako tailerrean kristalizazioarekin esperimentatu dugu. Eta, negu hotzari bizi poza emateko, kolorea gehitu diogu; Kolore nahasketen ezagutza gehituz, begira, begira...

2018(e)ko otsailaren 2(a), ostirala

SAN BLAS OPILA 1.ZIKLOAN!!!

Bihar San Blas eguna dela eta guk gaur opil eder ederrak egin ditugu. etxera eraman laban sartu eta..... 











 UUUUMMMMM!!! Z gozo!!!!!!!

2018(e)ko urtarrilaren 16(a), asteartea

EZAGUTZA ERAIKITZEA, NORBERAK DESKUBRITZEA DA

Ezagutza eraikitzea norberak deskubritzea da, ez da norbaitek gauzak nolakoak diren esatea. Horregatik, Ikastolan haurrak jolas askean aritzen dira, beraiek direlako protagonistak.


Haurren bizipen eta interesetatik abiatuta beraiek bideratutako ikasketa-prozesua garatuko dute. Eta beraien jolasa eta ekintzaren bitartez, inguruko mundua ezagutuko dute.

Ondorengo bi argazkietan, haurrak jolasean, eraikitzen aritu diren bitartean, inplizitoki hainbat ezagupenezko kontzeptu lantzen aritu direla ikus daiteke. Besteak beste, objetuen ezaugarriak, neurriak, seriazioak, sailkapenak eta abar luze bat.


2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

UDAZKENEKO EGUNAK HAURTZAINDEGIAN


Udazkeneko egun hotz hauetan kalean jolasteko aprobetxatu dugu. Belarretan jolastu edota ilarrak erein eta hauek ureztatzen aritu gara. Baina udazkenak, bere egun fresko hauetan elur pixka bat ere utzi digunez, goxo-goxo barruan egoteko eta plastilina egiteko aprobetxatu dugu. Norberak egindakoa izanda, askoz hobe!

Horrez gain, azaroan eta abenduan zehar Zezili eguna eta euskararen astea ospatu dugu. Eta nola ez, Argitxo gurera etorri da bisitan!!! Izan ere, ba al dago ospatzeko modu hoberik, egunero euskaraz hitz egin eta bizitzea baino?

Hemen uzten dizkizuegu azken hileotako argazki batzuk:

- Ilarrak ereiten: ereindakoa osasuntsu hazteko,zaindu egin behar da.

 


- Zezili eguna: musikarien eguna ospatzeko egindako hormairudia




- Elurra kanpoan eta gu goxo eta epel barruan jolasean eta plastilina egiten:


- Oso gustura aritzen gara plastilina egin eta hau manipulatzen






- Hona hemen, bisita jaso genuen unea: Argitxok ere gurekin batera, Euskal Herrian euskaraz bizi nahi du!



2017(e)ko otsailaren 24(a), ostirala

Badatoz ARATUSTEAK!!!!

HH- 1.go ziklokoak aratusteetarako martxa hartzen hasi gara.                           
                            GORA ARATUSTEAK!!!!!









2017(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

San Blas!!!

Abadiño San Blasetan
Abadiño San Blasetan
Neska zaharrak bentanetan
Mutil zaharrak engañetan...

Ohitura zaharrari jarraituz HHkoak San Blas opila egin dugu.




2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

Postetxera irteera!!!

Postalak egin,idatzi, helbideak jarri eta gutun azalean sartu ondoren postetxerako bidea hartu dugu gaur goizean. Pozik eta kuriositate handiarekin joan gara denak. Orain etxean jasotzea baino ez zaigu falta, gutunen magiaz liluratuta gera gaitezen!!
 Zorionak eta urte berri on danori!