2014(e)ko abenduaren 2(a), asteartea



Lehenengo zikloa
ore sentsoriala egiten!!!




         Gaur goizean Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokook ore sentsoriala egin dugu gelan, gero denok jolastu ahal izateko. Mantalak jantzi eta zeinen gustura ibili garen orea egiten!
Zapore batzuk ere dastatu ditugu.




        Zikindu ere egin gara!!!! Baina oso ondo pasatu dugu!!!!!






       Eta azkenean kolorea ere eman diogu!!! Begira, begira nolako orea atera zaigun!!!




2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

LIBURU IBILTARIA

Dagoeneko 5 urteko gelan "LIBURU IBILTARIA" bidaiatzen hasi da. Ikasturtean zehar, haurren etxez etxe ibiliko da haurren kontakizun ezberdinak jasotzen.
GOZA DEZAGUN BA, IRAKURKETA-IDAZKETAZ!!!

2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

ETA AZAROKO ERRONKA?

Pista bat emango dizuegu, UDAZKEN KOLOREAK.

MUNDUARI BIRAKA

5 urteko haurrak, bidaia agentzia bat sortzea izan dute helburutzat. Bidaia Agentzia sortzen joan diren bitartean, garraio mota ezberdinak ezagutzen aritu dira eta mundutik zehar bidaiatzeko bidaia desberdinak prestatzen ibili dira.
Begiratu egindako lanak eta bukaerako emaitza. Ahh, ahaztu baino lehen, ESKERRIK ASKO EIDER, eskuzabal jasotzeagatik eta emandako azalpen guztiengatik. Eta gainontzekoei, badakizue, bidaiatzekotan baldin bazabiltzate: XANGO BIDAIA AGENTZIA

2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

EDUARDO TXILLIDA " Gure aitaren etxea"

Urrian zehar, 4 urteko haurrek etxearen proiektua lantzen aritu dira. Egindako ekintza ezberdinen artean, Eduardo Txillidaren obra aztertzeko aukera izan dute, ondoren beraien arte lanak burutu dituzte. Hona hemen lan horien emaitza:

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

IKASTURTE BERRIA

Pausoz pauso espazio eta dinamika berrira moldatzen joan gara. Hemendik aurrera, proiektuetan buru belarri arituko gara eta aurki, hemen bertan, gure lanak ikusteko aukera izango duzue.

2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena



Ikasturte berriarekin, eraikin berria!!!!!!



                     
  Ikasturte berriarekin, HH-ko 1.go ziklokook eraikin berria estreinatu dugu. Ederto gabiltza korrika alde batetik bestera, eta gainera jostailu berriak ere baditugu. Gustora egon gara iraileko eguzkiaren epeltasunean baina hemendik aurrera etorriko diren eguzki printzak eta euri zaparrada handienak ere disfrutatuko ditugu bertan!!!                  





2014(e)ko martxoaren 2(a), igandea

HHko MOZORRO FESTA



HHkook festa giroan eman genion bukaera asteari. Ostiral goizean Inauteriei hasiera emateko Mozorro festa ospatu genuen. Goizean goiz mozorroak jantzi eta primeran pasatu genuen datorren astearterako motorrak berotzeko. Hau da hau giroa.

GORA TXINTXIRRIKO INAUTERIAK!!

2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

GU SORGINAK GARA, FESTA TA ALGARA, SUAREN INGURUAN AKELARREA DANTZAN!!!!!!

Inauteriak gertu direla eta, 4 urteko haurrek Akelarrea antolatu digute. Bertan, edabe magikoa prestatu digute hurrengo osagaiekin: ARRAULTZAK, ESNEA, SAGU KAKAK, ZIZAREAK, IGEL BEGIAK eta HAUTS MAGIKOAK. Mmmmmmmm!!!! Proba ezazue eta ikusiko duzue zein goxoa den!
Aahh, baina hitz magikoak ahaztu gabe:
BAGA, BIGA, HIGA, HIGA, BIGA, BAGA, UMORE TXARRA KANPOAN LAGA!!!!

2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

IBAIZABAL IKASTOLAKO IKASLEAK TXINTXIRRIN

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu IBAIZABAL IKASTOLAKO IKASLEEI, atzo guregana etortzeagatik.
Ikuskizun ederra , MILA ESKER ETORTZEAGATIK.

2014(e)ko otsailaren 5(a), asteazkena

SAN BLAS OPILA ETA AGATE DEUNA

Kaixo lagunak: benetan bai indartsu hasi garela aurtengo otsaila, atzo San Blas opila egiten izan ginen eta gaur ostera, Agate Deuna abesten izan gara. SAN BLAS, ITO ARTE ARNAS!!!!
SANTA AGEDA AGEDA, BIHAR DA .....