Gaur, 4 urteko gelakoak, asteon egindako Gabonetako postala bidaltzera joan gara herriko postetxera.
Bakoitzak bere postala gutunean sartu, helbidea jarri eta postetxean zigilua jarrio dio. Gutxi gorabehera, bi egunen buruan norbere etxean jasoko duzue!
Aste honetan Ikastolako haur eta gazteak astronomian murgilduta ibili dira, espazio, unibertso, planeta, ilargia eta izar iheskorren artean. Gauza pila ikasi eta disfrutatzeko ekintzak burutu dituzte eta gehiago jakiteko gogoa piztu zaie. Gora astronomia!!!
Azaroaren 25ean emakumeen indarkeria matxistaren kontra azaldu giñen, haur, gazte zein irakasleok. Eguna baino lehen hainbat ekintza ugari eta ezberdin burutu arren, egunean bertan adierazpenari ekin genion. Hona hemen, egindako adierazpen batzuk.
Atzo, ASTRONOMIAren inguruko aste berezia hasi genuen. Gaiaren inguruan,bakoitzaren aurrezagupenak martxan jarri genituen eta izar,ilargi eta planeten artean murgildu ginen.
Gaur, ilargiaren fase desberdinak landu ditugu eta "oreo" gaileten bitartez irudikatu ditugu.
Gure txikiak, gaurkoan ere, lurrarekin lotura zuzena dutela erakutsi digute. Egunero ibiltzen dira lurrarekin jolasean, zuloak egiten, harriak ateratzen eta gaurkoan aspaldiko altxor bat aukitu dute! Ezetz asmatu? zenbat oroitzapen, bizipen, honelako pipa paketeak jaten!!! Jarraitu horrela! altxor txikiak, handi bihurtzen!
Gaur San Martin
eguna. Txirritxek egun hau ospatzeko sorpresa txiki bat utzi digu; txorixo,
saltxitxoia, pernila eta urdaiazpiko egosiz betetako paketeaz gain marrazki dotore bat margotzeko. Tripa bete
ondoren marrazkia margotu dugu.
Udazkena aurrerantza doa eta 5 urtekoak jo ta fuego lanean ari dira. Dagoeneko hostoen bilduma ederra bukatu dute eta ikastolako patioa girotzen hasiak gaude! Oraindik gauzak falta diren arren, hona hemen aurrerapen bat.
Gaur, 5 urteko gelakook liburutegira irteera egin dugu. Bertan Iñaxio liburuzainak , liburutegiaren nondik norakoak azaldu dizkigu eta ondoren, Itziar Gamero ipuin kontalariaren eskutik ipuinekin gozatzeko aukera paregabea izan dugu. Oso ondo pasatu dugu!!
Iazko ikasturtean bezala, Argitxo hasi da asteburuetan HH 1. zikloko haurren etxeetara asteburuetan joaten. Gelako lau lagunen etxetik pasatu da asteburu zoragarriak pasatzera, datorren asteburuan norekin joango ote da? Adi egon, Argitxo edozeinen etxean ager daiteke eta zuekin jolasteko prest!
Udazkena!!! hostoak, ezkurrak, makilak, piña buruak, intxaurrak... danetarik jasotzeko aukera paregabea izan genuen aurreko astean San Jose aldera irteera egin genuen egunean. Naturarekin harreman zuzena eta ibilaldi ederra egin ondoren 3, 4 eta 5 urteko haurrek naturak eskaintzen dizkigun materialekin bueltatu ginen!!! Ea orain zer sortzen dugun guzti honekin!!!