2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

HHko INAUTERIETAKO EGITARAUA


Iritsi dira Inauteriak eta Haur Hezkuntzako haurtxoei parranda asko gustatzen zaigunez, begira nolako egitaraua prestatu dugun hurrengo egunetarako.

Otsailak 12, osteguna (ostegun gizen eguna):

   * 10:30ean: IZEI TXIKIAren ipuin kontaketa, 3 urteko haurren            eskutik.

   * 15:30ean: MAKILAKIXKI PASTORALA, 5 urteko haurren            eskutik.

Otsailak 13, ostirala:

   * 15:30ean: TXIMELETA ZIRKOA, 4 urteko haurren eskutik.



Otsailak 17, asteartea (Inauteri eguna):

* 10:30ean: MOZORRO KALEJIRA plazara arte.
* 11:00tan: TXOKOLATADA Ikastolan.

ANIMATU ETA PARTE HARTU GUREKIN NEGUKO OSPAKIZUNETAN!!!










2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala


ELURRA IRITSI DA!!



      Aste honetan, Ikastolara ere elurra iritsi da. 
Gelara heldu eta leihotik begiratzean inguru guztia zuri zuri ikusi dugu. Baita belardian dugun palmera ederra ere!          









      Baina gu ez gara beldurtu!!!!! Katiuskak eta elurretan ibiltzeko praka, buzo eta arropa guztiak jantzi eta elurrarekin jolastera irten gara!! Baita elurretako papin dotore bat egin ere!!! 





      Bukatu dugunean, eskuak hotz-hotzak ian ditugunez, epeletara sartu eta leihotik behiratu dugu elurra nola egiten duen. Zaparrada galantak bota ditu gero!! 






Txintxirri ikastolako HH-ko 1.go zikloa.

2015(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

GORA SAN BLAS
Gaur otsailak 3, ohitura zaharrei jarraituta San Blas opilak egiten aritu gara.
Ummm, hau da hau, anis usaina.

Orain laban sartu eta on egin!