2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

Postetxera irteera!!!

Postalak egin,idatzi, helbideak jarri eta gutun azalean sartu ondoren postetxerako bidea hartu dugu gaur goizean. Pozik eta kuriositate handiarekin joan gara denak. Orain etxean jasotzea baino ez zaigu falta, gutunen magiaz liluratuta gera gaitezen!!
 Zorionak eta urte berri on danori!

2016(e)ko azaroaren 20(a), igandea

SASOIAN SASOIKOA

                                           
Aste honetan zehar, udazkeneko fruituekin gustora ibili gara jolasean.



2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

UDAZKENA

ZIRRI, ZIRRI, ZART! ZIRRI, ZIRRI, ZART!

HOSTO DENAK ZAPALTZEN!

Udazkenean bete betean gauden honetan, eta urrian egindako eguraldi onak aprobetxatuta, San Josera joan ginen hostoak, ezkurrak, makilak eta perretxikoren bat edo beste hartu eta udazkenaz gozatzera.

Bertan dauden zuhaitzetatik eroritako hostoak jaso eta gelan daukagun udazkeneko txokoa apaindu dugu. Horrez gain, eskulan bat egiteko ere erabili ditugu.

Hona hemen, irteera eguneko, udazken mahaiko eta hostoekin egindako eskulanen argazkiak.


San Josera irteera


Hostoekin jolasten

San Josen

Udazkeneko mahaia

Udazkeneko murala

2016(e)ko azaroaren 7(a), astelehena

2016(e)ko azaroaren 1(a), asteartea

HALLOWEEN , GABA BELTZA edo ARIMEN GAUA



Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik etorritako ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, nahiz eta beste hainbat tradizioaz batera,  urteak izan ohitura hori galdu zela.
1950. hamarkadara arte, gutxienez, gure herri eta eskualde gehienetan bizirik iraun zuen ohitura izan zen.  Gazte koadrilak elkartu, kalabazak hustu, kandelak sartu barruan, kalerik kale ibili beste batzuk beldurtuz...  guztia  heriotzarekin estuki lotutako giroan. Hona hemen, aurkitu dugun horren lekukotasuneko bideo bat.

Guzti hau horrela izanik, aurten 4 urtekoak,  GABA BELTZA ospatzen animatu gara. Horretarako kalabaza bat hustu, haziak lehortzen jarri udaberrian ereiteko eta  “BETIKO” ipuina ikusi dugu. Ospakizun paregabea haurrekin Heriotzaren gaia lantzeko.


Hemen uzten dizuegu ere, guk erabili dugun ipuina.

2016(e)ko urriaren 31(a), astelehena

LIBURUTEGIRA TXANGOA

Urriak 24, LIBURUTEGIEN NAZIOARTEKO EGUNA.


Hau, horrela izanik, Ikastolako txikienak liburutegira hurbildu ginen.

Bertan, eguneko ipuin kontalariaren eskutik, liburutegiaren funtzionamendua ezagutu ondoren ipuin zoragarri bat entzuteko aukera izan genuen, “Hartza ehizatzera goaz”, amets egiteko ipuin bikaina.



MILA ESKER, Elorrioko liburutegiaren arduradunei, bueltatzeko irrikitan gaude!!!!

2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna

Udazkena!

Udazkeneko eguraldi epela aprobetxatuz, 3 urteko gelakoak, San Josera joan gara. Bertan  hostoak, makilak eta ezkurrak batu ditugu, ondoren jasotako elementuekin  zerbait egiteko asmoz. Oso ondo ibili gara, hurrengo baten beste irteera bat egiteko prest!!!




2016(e)ko urriaren 2(a), igandea



ERREBONBILLOAK

Urtero urriaren lehenengo domekan jai berezia ospatzen da Elorrixon.
Gure txikiek nahiz eta ohitura honen nondik norakoak ez ulertu, desietan egoten dira ospakizun honetan parte-hartzeko, horrela ba, txapelak prestatu, pausua entsaiatu eta bi egun lehenago,  neska zein mutil beraien  alarde txikia ospatzen dute.

Jai honi buruz, informazio gehiago ondorengo loturan aurkituko duzue.

2016(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

HH4-koen KARPETA AZALAK

Kurtso amaierara iristen ari garen honetan, karpeta azalak egiten ari gara buru belarri. Lan egiten dugun bitartean, gozatzea da helburua eta honetan ere ondo pasatu dugula esan dezakegu.


Hona hemen argazki batzuk:





ZETARRAK: ZIZARE IZATETIK TXIMELETA IZATERAKO BIDEA

HH4-ko gelako haurrak, zetarrak zizare izatetik, tximeleta izaterako prozesua nolakoa izaten ari den ikusten ari dira.  

Egunero kutxa garbitu eta jaten eman diete (asteburuan etxera eramanda) eta egunak pasa ahala, zetarrek ere bizi erritmo desberdinak dituztela ikusi dute. Izan ere, batzuk bere inguruko estalki babeslea sortu dute, baina beste batzuk oraindik hostoen artean ari dira jan eta jan, beraien unea iritsi arte.

Tximeleta bihurtzen ikusiko ahal ditugu?

Hona hemen, prozesuaren argazki batzuk:

Zetarrak kutxan
Zetarra bere inguruko estalkia sortzen


2016(e)ko maiatzaren 30(a), astelehena

HH 4-koen LANAK

4 urteko gelako haurrak langile ibili dira eta begira nolako lan txukun eta koloretsuak egin dituzten!




ZUEK BAI ARTISTAK!!!





2016(e)ko maiatzaren 12(a), osteguna


ZABALDU ATEAK


Aste honetan zehar, ikastolan ZABALDU ATEAK izeneko aste berezia antolatu dugu. Helburua, Elorrioko elkarte, herritar,denda eta eragile desberdinak ezagutzea izan da.


Haur hezkuntzako ikasleok, Maria Asun Barandiaran eta bere 3.adineko ikasleek egiten dituzten gimnasia saioak ezagutu nahi izan ditugu eta horretarako, saio batzuk prestatu dizkigute. Trukean, guk ere, abesti, dantza eta eskulanak eman dizkiegu.

Oso gustura aritu gara eta hurrengo baterako ere, gure ateak zabalik dituzue!

Hona hemen, bideo eta argazki batzuk:



ESKERRIK ASKO!!



























2016(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

Heldu da UDABERRIA!!!!

Udaberria iritsi da eta berarekin eguzkia eta eguraldi ona!!!!! 










Egiten duen eguraldi eder hauekin, kalera askotan irtetzen gara eta HH 1.go ziklokoak baratza prestatzen hasi gara, ea landatutako letxuga eta kipulak hazten zaizkigun!!!!


“ZIRKO BAT DATORKIGU, KALETIK IKUSI DUGU. TZUNPA, TZUNPA, TZUNPA TZUN, ATZETIK JOANGO GARA GU!!!!”


4 urteko gelakoak MARIGORRINGO ZIRKOA presatzen ari gara. Bertan, animaliak, hezitzaileak, pailazoak, trapezistak eta aurkezle dotoreek hartuko dute parte.

Azken entseguak egin behar ditugu,  maiatzaren 10erako guztia prest egoteko!

Bitartean, lanean jarraituko dugu. Hona hemen argazki batzuk.