2016(e)ko otsailaren 23(a), asteartea

Tenperarekin jolasean!!!!!

Gaur tenpera egin dugu gelan eta gustora ibili gara artista lanetan!! 





Neurriak!!



Egun hauetan gorputza lantzeaz gain, gure gorputzeko atalak neurtzen aritu gara eta metroa nola erabiltzen den ikastearekin, nahikoa izan dugu . Oso ondo pasatu dugu!!












2016(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

Horrelakoa naiz!


San Blas, Eguen Zuri eta inauteriak pasatu ondoren gai berriari ekin diogu. Gorputza ezagutzeaz gain  bizitzaren zikloaz jabetzea dugu helburu nagusia. Etxetik lan politak ekartzen ari diren arren geu ere buru belarri  gabiltza pisatzen, neurtzen, konparaketak egiten eta matematika lantzen.



2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea

Otsail oparoa HH-ko 1go zikloan!!

       
              Zenbat ekintza izan ditugun otsailean!!!!! Poz-pozik ibili gara otsail osoan izan ditugun ekintza guztietan, hainbeste izan dira!

             Lehenengo San Blas opilarekin hasi ginen, eneeee zeinen opil gozoa egin genuen, hori esan dute etxean jan dutenek behintzat!! 



  

Eguen Zuri egunean ere 2 urtekoak kantuan irten ginen kalera eta ederto ibili ginen Elorrioko kaleetan zehar kantari!



Azkenik inauteriak ospatu genituen Ostiral lodi egunean eta asteartean ere bai, gu bai gu festazaleak!! Zenbat dantza egin genuen!!!!!




2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

EMOZIOEN eta SENTIPENEN MUNDUA II

Agindu bezala, neguko ospakizunen bueltan hemen gaude berriz ere gure emozioak ezagutzen.
Oraingo honetan, gelan emozioen txoko bat prestatzen hasi gara, urduri, triste, haserre, ....gaudenean gure baretasuna bilatzeko balioko diguna.
Apurka-apurka txoko hau, objektu ezberdinez betetzen joango gara.
Hemen usten dizkizuegu otsailean zehar egindako jarduera ezberdinak,  hurrengo asteetan  zehar gure emozioen txokoa nola erabiltzen dugun azalduko dizuegu. Bitartean, Pirritx eta Porrotxek esaten duten bezala, SENTITU, PENTSATU eta EKIN!!!!

 

Gure emozioen txokoa antolatzeko, 1go emozio ezberdinei buruz hitz egiten aritu gara. Gero emozio hauek sailkatu ditugu eta azkenik, gure munstro maitagarriaren hormairudia margotu dugu.

2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

OTSAILAK 3, SAN BLAS EGUNA

Abadiño San Blasetan
Abadiño San Blasetan
neska zaharrak bentanetan
mutil zaharrak engaiñetan.

Eta Txintxirritarrak opilen prestaketan.
GORA SAN BLAS!!!


















2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

EMOZIOEN eta SENTIPENEN MUNDUA

Haur txikiek emozio hutsa dira. Pozik badaude, poztasun hori muturreraino eramango dute barre algarekin, saltoekin, korrikaldiekin, jauziekin,… Amorratuta badaude ordea, guztiaren kontra joango dira.
Egiten duten guztia horrela sentitzen dutelako egiten dute. Emozio hauek ulertzea eta kontrolatzea ezinezkoa zaie horregatik, interesgarria iruditu zaigu, “KOLORETAKO MUNSTROA” ipuina ikastolara ekartzea eta emozioen eta sentipenen munduan murgiltzea.

Ondorengo argazkia, burutuko ditugun jarduera ezberdinen aurrerapen bat baino ez da,  adi egon 3 urtekoen blogera.

 Ipuina ikusi eta munstroaren irudi neutro batean,
 bakoitzak nahi izan duen emozioa marraztu du