2016(e)ko urriaren 31(a), astelehena

LIBURUTEGIRA TXANGOA

Urriak 24, LIBURUTEGIEN NAZIOARTEKO EGUNA.


Hau, horrela izanik, Ikastolako txikienak liburutegira hurbildu ginen.

Bertan, eguneko ipuin kontalariaren eskutik, liburutegiaren funtzionamendua ezagutu ondoren ipuin zoragarri bat entzuteko aukera izan genuen, “Hartza ehizatzera goaz”, amets egiteko ipuin bikaina.



MILA ESKER, Elorrioko liburutegiaren arduradunei, bueltatzeko irrikitan gaude!!!!

2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna

Udazkena!

Udazkeneko eguraldi epela aprobetxatuz, 3 urteko gelakoak, San Josera joan gara. Bertan  hostoak, makilak eta ezkurrak batu ditugu, ondoren jasotako elementuekin  zerbait egiteko asmoz. Oso ondo ibili gara, hurrengo baten beste irteera bat egiteko prest!!!




2016(e)ko urriaren 2(a), igandea



ERREBONBILLOAK

Urtero urriaren lehenengo domekan jai berezia ospatzen da Elorrixon.
Gure txikiek nahiz eta ohitura honen nondik norakoak ez ulertu, desietan egoten dira ospakizun honetan parte-hartzeko, horrela ba, txapelak prestatu, pausua entsaiatu eta bi egun lehenago,  neska zein mutil beraien  alarde txikia ospatzen dute.

Jai honi buruz, informazio gehiago ondorengo loturan aurkituko duzue.