2016(e)ko azaroaren 20(a), igandea

SASOIAN SASOIKOA

                                           
Aste honetan zehar, udazkeneko fruituekin gustora ibili gara jolasean.



2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

UDAZKENA

ZIRRI, ZIRRI, ZART! ZIRRI, ZIRRI, ZART!

HOSTO DENAK ZAPALTZEN!

Udazkenean bete betean gauden honetan, eta urrian egindako eguraldi onak aprobetxatuta, San Josera joan ginen hostoak, ezkurrak, makilak eta perretxikoren bat edo beste hartu eta udazkenaz gozatzera.

Bertan dauden zuhaitzetatik eroritako hostoak jaso eta gelan daukagun udazkeneko txokoa apaindu dugu. Horrez gain, eskulan bat egiteko ere erabili ditugu.

Hona hemen, irteera eguneko, udazken mahaiko eta hostoekin egindako eskulanen argazkiak.


San Josera irteera


Hostoekin jolasten

San Josen

Udazkeneko mahaia

Udazkeneko murala

2016(e)ko azaroaren 7(a), astelehena

2016(e)ko azaroaren 1(a), asteartea

HALLOWEEN , GABA BELTZA edo ARIMEN GAUA



Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik etorritako ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, nahiz eta beste hainbat tradizioaz batera,  urteak izan ohitura hori galdu zela.
1950. hamarkadara arte, gutxienez, gure herri eta eskualde gehienetan bizirik iraun zuen ohitura izan zen.  Gazte koadrilak elkartu, kalabazak hustu, kandelak sartu barruan, kalerik kale ibili beste batzuk beldurtuz...  guztia  heriotzarekin estuki lotutako giroan. Hona hemen, aurkitu dugun horren lekukotasuneko bideo bat.

Guzti hau horrela izanik, aurten 4 urtekoak,  GABA BELTZA ospatzen animatu gara. Horretarako kalabaza bat hustu, haziak lehortzen jarri udaberrian ereiteko eta  “BETIKO” ipuina ikusi dugu. Ospakizun paregabea haurrekin Heriotzaren gaia lantzeko.


Hemen uzten dizuegu ere, guk erabili dugun ipuina.