2018(e)ko otsailaren 4(a), igandea

BIZIZ IKASI, ULERTU BEHATUZ!!!

HILABETE HONETAKO TAILERRA


Neguan bizi izandakoa ulertu nahian, hotza, euria, izotza, elurra,... Ikastolako tailerrean kristalizazioarekin esperimentatu dugu. Eta, negu hotzari bizi poza emateko, kolorea gehitu diogu; Kolore nahasketen ezagutza gehituz, begira, begira...

2018(e)ko otsailaren 2(a), ostirala

SAN BLAS OPILA 1.ZIKLOAN!!!

Bihar San Blas eguna dela eta guk gaur opil eder ederrak egin ditugu. etxera eraman laban sartu eta..... 











 UUUUMMMMM!!! Z gozo!!!!!!!

2018(e)ko urtarrilaren 16(a), asteartea

EZAGUTZA ERAIKITZEA, NORBERAK DESKUBRITZEA DA

Ezagutza eraikitzea norberak deskubritzea da, ez da norbaitek gauzak nolakoak diren esatea. Horregatik, Ikastolan haurrak jolas askean aritzen dira, beraiek direlako protagonistak.


Haurren bizipen eta interesetatik abiatuta beraiek bideratutako ikasketa-prozesua garatuko dute. Eta beraien jolasa eta ekintzaren bitartez, inguruko mundua ezagutuko dute.

Ondorengo bi argazkietan, haurrak jolasean, eraikitzen aritu diren bitartean, inplizitoki hainbat ezagupenezko kontzeptu lantzen aritu direla ikus daiteke. Besteak beste, objetuen ezaugarriak, neurriak, seriazioak, sailkapenak eta abar luze bat.